Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de BBK

 
contacto
  • Logotipo de Kutxabank
  • Web
  • Bezeroen Arreta Zerbitzua

Bezeroen Arreta Zerbitzua

Kutxabanken gure bezero guztiei eskaintzen diegun zerbitzua hobetzeko ahalegin betean ari gara egunero, eta bezeroak beraiek dira gure laguntzaile nagusiak lan horretan. Horregatik, gure zerbitzua hobetzeko edozein iradokizun edo ideia helaraztea eskertuko genizuke.

Hori egin nahi baduzu, edo kexa edo erreklamazio bat aurkeztu nahi baduzu, gure Bezeroen Arreta Zerbitzura jo dezakezu, kanal hauetako edozeinen bidez:

  1. Bulegoan bertan emango dizuten inprimakia bete dezakezu, edo, nahiago baduzu, kexa eta erreklamazioen formularioa (PDF formatuan)  jaitsi dezakezu eta modu hauetako edozeinetan aurkeztu:

    • sare komertzialeko gure bulegoetako edozeinetan

    • Bezeroen Arreta Zerbitzura idatziz:
              
      Kutxabank - Bezeroen Arreta Zerbitzua
               Kale Nagusia 30-32, 4. solairua
               48009 Bilbo

    • posta elektronikoz atencion.cliente@grupokutxabank.com helbidera, ziurtagiri digitala izatekotan. 
       
  2. Gure BBKnet zerbitzuaren erabiltzailea bazara, webgune honetan bertan bete dezakezu formulario hau.
     

Bezeroen Arreta Zerbitzua

Zerbitzu honek pertsona fisikoek edo juridikoek zuzenean edo ordezkaritza bidez aurkeztutako kexak eta erreklamazioak jaso eta konpontzeko ardura dauka, araudian zehaztutakoaren arabera.

Erakundearen Bezeroen Arreta Zerbitzuaren ebazpenarekin bat ez badator, edo kexa edo erreklamazioa zerbitzu horretan aurkeztu zuenetik bi hilabete baino gehiago igarotzen badira erantzunik gabe, erreklamatzaileak Finantza Ikuskatzaileen edozein Erreklamazio Zerbitzutara jo ahal izango du.

Nolanahi ere, Finantza Ikuskatzaileen edozein Erreklamazio Zerbitzutan erreklamazio bat aurkeztu ahal izateko, ezinbestekoa da aurretik erreklamazio hori Bezeroen Arreta Zerbitzuan aurkeztea.
 

Kutxabank bezeroak babesteko araudia

Nahi baduzu, Kutxabank bezeroak babesteko araudia (PDF formatuan) jaitsi dezakezu zure ordenagailura.
 

Finantza-zerbitzuen bezeroentzako gardentasunari eta babesari buruzko araudia

Hona hemen Gardentasunaren arloan banku-zerbitzuei aplikatu beharreko araudia:


• 22/2007 Legea, uztailaren 11koa, kontsumitzaileentzako finantza-zerbitzuak urrutitik merkaturatzeari buruzkoa.

• 16/2009 Legea, azaroaren 13koa, ordainketa-zerbitzuei buruzkoa.

• EHA/1718/2010 Agindua, ekainaren 11koa, banku-zerbitzu eta -produktuen publizitatea arautu eta kontrolatzeari buruzkoa.

• Espainiako Bankuaren 6/2010 Zirkularra, irailaren 28koa, kreditu-erakundeentzat eta ordainketa-erakundeentzat emana, banku-zerbitzuen eta -produktuen publizitateari buruzkoa.

• EHA/1608/2010 Agindua, ekainaren 14koa, ordainketa-zerbitzuei aplikatu beharreko informazio-baldintzen eta -betekizunen gardentasunari buruzkoa.

• 16/2011 Legea, ekainaren 24koa, kontsumorako kredituen kontratuei buruzkoa.

• EHA/2899/2011 Agindua, urriaren 28koa, banku-zerbitzuen gardentasunari eta bezeroen babesari buruzkoa.

• Espainiako Bankuaren 5/2012 Zirkularra, ekainaren 27koa, kreditu-erakundeei eta ordainketa-zerbitzuen hornitzaileei zuzendua, banku-zerbitzuen gardentasunari eta maileguak ematean izan beharreko erantzukizunari buruzkoa.

1/2017 Errege Lege Dekretua, urtarrilaren 20koa

Nahi baduzu, arau horri jarraiki ezarri den prozedura jaitsi dezakezu zure ordenagailura.

Menú de pie de página

Cookien politika

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabilerraztasuna hobetzeko eta zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko. Saioarekin aurrera egiten baduzu, horien instalazioa onartzen duzula joko da. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookien Politika.