Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de BBK

 
contacto

Ehorzketa asegurua

ehorzketa asegurua

Kutxabank ehorzketa asegurua heriotza batek eragindako beharrei aurre egiteko tresna da, ehorzketa goitik behera antolatzeko erraztasunak eskaintzen dituelako.

Horretarako, laguntzaile pertsonal bat jartzen da familiaren eskura, hildakoaren senideek egin behar dituzten tramite guztietan ondoan egoteko, laguntzeko eta lanak errazteko (negoziazioa ehorztetxearekin, eskelak...).

Horrez gain, beste zerbitzu batzuetarako estaldura ere ematen du:

  • Hildakoa erraustu edo ehortziko den lekuraino eramatea, heriotza bere bizilekutik kanpo gertatu bada.
  • Heriotzaren inguruko dokumentazioaren tramitazioa (medikuaren ziurtagiria, etab.).
  • Kudeaketa-zerbitzua: jaiotza, ezkontza edo heriotza-ziurtagiriak eskuratzea….
  • Telefono bidezko laguntza juridikoa, testamentuaren, oinordetzaren, pentsioaren eskaera eta bajaren eta bestelako gaien inguruko kontsultak egiteko.

Eta lasaitasun osoz, gainera, eskainitako zerbitzua malgua delako eta hildakoaren eta bere familiaren behar eta ohituretara egokitzen delako.

Kutxabank Aseguruen profesionaltasunarekin eta atxikitako ehorztetxeen sare zabal batekin, lehentasunezko prezio lehiakorren truke kalitatezko zerbitzua eskaintzen dutenak.

Etorri zure Kutxabank bulegora, eta zure beharren araberako informazio zehatza emango dizugu.

Kutxabank ehorzketa asegurua Kutxabank Aseguradora, Compañía de Seguros y Reaseguros SAUren aseguru bat da. Kutxabank Vida y Pensiones sozietatearen bankuko aseguruen operatzaile bakarra da Kutxabank, eta bere baimena dauka Kutxabank Aseguradora sozietatearekin eragiketak egiteko. Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian erregistratuta dago, C0654A95653077 zenbakiarekin.

Beste aseguru batzuk

  • Oro bizi-asegurua

    Oro bizi-asegurua

    Oro bizi-asegurua estaldura eta berme berriekin babes osoa eskaintzen dizun bizi-asegurua da.


  • hogar estra asegurua

    Estra etxe asegurua

    Kutxabanken estra etxe asegurua arrisku anitzeko asegurua da, zure etxea ezin hobeto babesteaz gain, zutaz ere arduratzen dena.

  • Seguro de salud IMQ

    Osasun Asegurua

    Osasun-asegurua

    Kutxabank Azul osasun-asegurua zu eta zure hurbilekoak zaintzeaz arduratuko da, IMQ-ren bermearekin, Euskadin osasun-aseguruaren bezero gehien dituen aseguru-etxea.  

Menú de pie de página

Cookien politika

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabilerraztasuna hobetzeko eta zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko. Saioarekin aurrera egiten baduzu, horien instalazioa onartzen duzula joko da. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookien Politika.