Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de BBK

 
contacto

Online Banka sarbidea

 

tecla virtual 0 tecla virtual 1 tecla virtual 2 tecla virtual 3 tecla virtual 4 tecla virtual 5 tecla virtual 6 tecla virtual 7 tecla virtual 8 tecla virtual 9
  • Ezabatu

Cyber Asegurua

Cyber Seguro

Norberaren kalteak eta enpresaren ardurapekoak diren hirugarrenei eragindako kalteak estaltzen dituen asegurua da. Gainera, gorabeherei erantzuteko kudeaketa-zerbitzua, Administrazio-zigorrak eta Fidantza Zibilak ere bere gain hartzen ditu, besteak beste.

Formulario erraz hau betetzen baduzu, zurekin harremanetan jarriko gara, zure enpresarentzako informazio pertsonalizatua eskaintzeko.

Norbere kalteen estaldurak ondokoak barne hartzen ditu:

  • Estortsio zibernetikoa. Finantza-arloko babesa estortsio gertaera baten aurrean. Adituen kontratazioek sorturiko gastuak eta estortsioa ebazteko beharrezko kalte-galerak ere barne hatzen ditu.
     
  • Datu-aktiboen galera. Ondoko arrazoiengatik kaltetu edo suntsitu diren datuak berreskuratzeko gastuak barne hartzen ditu: ekintza informatiko gaiztoak, programa gaiztoak, pirateria, giza akatsak, sistema informatikoari eragiten dioten sarearen itzalaldiak…
     
  • Etekinen galera. Finantza-arloko babesa ondoko gorabehera batek eragindako jardueraren etetearen aurrean: hacking, giza akatsa, programazio akatsa, zerbitzua ukatzeko erasoak, programa informatiko gaiztoak, itzalaldia, sarearen gainkarga eta baimenik gabeko erabilera edo sarrera.

Erantzukizun zibilaren estaldurak ondokoak barne hartzen ditu:

  • Pribatutasuna urratzearen erantzukizuna. Kalte-galerak eta datuen edota isilpeko informazioaren (paperean zein formatu digitalean) isilpekotasuna urratzeak sortzen dituen gastuak (defentsa eta erantzuna) barne hartzen ditu.
     
  • Erantzukizuna sareko segurtasun kontuetan. Defentsak, kalte-ordainek, administrazio-zigorrek eta gorabeheren erantzunek sortzen dituzten gastuak barne hartzen ditu, informatika-programa gaiztoak, pirateria, zerbitzua ukatzeko erasoak, baimenik gabeko sarrera eta erabilerak… saihestu, eragotzi, horietatik babestu edo detektatzeko ezintasunak eragindakoak, hain zuzen ere.
     
  • Hedabideetan argitaratutakoaren gaineko erantzukizuna. Defentsa, kalte-ordain eta harreman publikoetako enpresa baten zerbitzuen gastuak barne hartzen ditu, enpresaren webgunean edo sare sozialetan gaiztoki argitaratutako edukiak eragindako kalte morala edo izen-belztea erreparatzeko kalte-ordainei dagozkienak.

Gorabeherei erantzuteko gastuek, besteak beste, honako zerbitzuengatik ordaindu behar diren gastuak barne hartzen dituzte: informatika forentsea, kontsumitzaileei egin beharreko jakinarazpenak, erakunde gainbegiraleekin harremanetan jartzeko lege-aholkulariak, kaltetuei eman beharreko informazioa, jakinarazpen-zerbitzuetarako dei-gunea, aholkularitza zerbitzua iruzur kontuetan, identitatearen berreskuratzea, harreman publikoak, abokatuak, etab.

 

Kutxabank Kutxabank Vida y Pensiones-en banku-aseguruen operadore bakarra da, eta bere baimena dauka Kutxabank Aseguradora sozietatearekin eragiketak egiteko. Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian erregistratuta dago, C0654A95653077 zenbakiarekin.

Cyber Seguro
  • Bidaia-agentzia bateko Giza Baliabideen saileko langileak artxibo okerra erantsi du hutsegitez lanpostu bat betetzeko hautagaiei bidalitako mezu elektronikoan. Artxiboak 3.000 langile ohiren izenak, helbideak, NAN zenbakiak eta abar biltzen zituen.
    Egoera konpontzeko, enpresak, Gorabeheren Kudeatzailearen bitartez, jarduera operatiboa martxan jarri du: jakinarazpenak kaltetuei, lege aholkularitza, arau-arloko prozedurarekin loturiko defentsa-gastuak, langile ohien erreklamazioei dagozkien defentsa-gastuak… Gorabehera horren kostua 13.000 eurotik gorakoa da.
  • Hackerrek Alpeetako hotel baten sistema informatikoa "bahitu" dute, eraikinaren sistema informatikoan sartu dira eta 1.500 euroko ordainsaria eskatu dute sistema "aske uzteko”.
     
  • Ospitaleko langile batek gaixoei buruzko isilpeko informazioa biltzen duen datu-basea lapurtu du, eta informazio horrekin iruzurrak egiten dituzten hirugarren batzuei saldu die. Kasu horretan, Ospitaleak bere gain hartu beharko ditu Datuak Babesteko Lege Organikoa (DBLO) urratzeagatik jaso dezakeen zigorra eta kaltetuei gertatutakoaren berri emateko gastuak.
     
  • Enpresa bateko langileek telefonia mugikorreko enpresa baten mezu elektronikoa jaso dute, eta konpainiarekin ordaindu gabeko zorrak dituztela adierazi die. Hainbat langilek klik egin dute loturan, eta mezu bat agertu zaie, artxibo batzuk zifratu direla adieraziz eta 18.000 bitcoineko erreskatea ordaintzeko eskatuz.
     
  • Jostailuak online saltzen dituen enpresaren webgunea erori egin da Eguberrietako kanpainan. Enpresa lehiakide baten erasoa izan da, eta webgunera sartu nahi duten bezeroei zerbitzua ukatzean datza. Horren ondorioz, eskaerak eta diru-sarrerak gutxitu egin dira, bezeroek lehiakideengana jo baitute erosketak egitera. 

 

Menú de pie de página

Cookien politika

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabilerraztasuna hobetzeko eta zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko. Saioarekin aurrera egiten baduzu, horien instalazioa onartzen duzula joko da. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookien Politika.