Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de BBK

 
contacto

Lege-oharra

Kutxabank SAren (aurrerantzean “Kutxabank”) webgunean sartzea eta bertan dagoen edozein produktu edo zerbitzuren inguruko informazioa erabiltzea, Lege-ohar honetan zehazten diren baldintzen pean egingo da, eta baldintza horiek onartuta. Hartara, Kutxabanken webguneak eskaintzen dituen informazio eta zerbitzuetan sartu eta horiek erabili nahi badituzu, oharraren edukia arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu.
Jarraian zehazten diren baldintzak, eguneratu ziren azken egunetik indarrean daudenak dira. Nolanahi ere, Kutxabankek bere webguneko informazioa edonoiz aldatu edota ezabatzeko eskubidea dauka, eta informazio horretara iristeko bidea mugatu edo ukatu dezake, aurrez ohartarazi gabe ere, batez ere funtzionamendu egokirako ezarri den segurtasun-maila arrunta urritu edo desagerrarazi dezaketen arazo teknikoak sortzen direnean.
Lege-ohar hau edonoiz aldatzen denean, baldintza berriak argitalpenaren egunetik bertatik sartuko dira indarrean, eta egun horretatik aurrera, erabiltzaile guztiei ezarriko zaizkie.
Webgune honetako zenbait orrialdetan, bertako eduki edo funtzionaltasun berezien inguruko lege-ohar zehatzak daude. Hortaz, ohar horiek ere arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu. Erabiltzaileari Kutxabanken zenbait produktu edo zerbitzu kontratatzeko aukera eskaintzen dioten orrialdeetan, hain zuzen ere, interesa duten erabiltzaileek kontratazioaren baldintza orokorrak dituzte eskuragarri.

1) Webgunearen titulartasuna

Webgune hau Kutxabanken titulartasunekoa da. Kutxabank kreditu-erakundearen iraupen mugagabeko egoitza Bilbon (Bizkaia) dago, On Diego Lopez Haroko Kale Nagusiko 30-32 zenbakian; A-95.653.077 da bere IFK, eta eskritura bidez eratu zen Bilboko Vicente Maria del Arenal Otero notario jaunaren aurrean, 2011ko ekainaren 14an, bere protokoloaren 863 zenbakiarekin. Bizkaiko Merkataritza Erregistroan erregistratuta dago: 5.226 liburukia, 0 liburua, 1 folioa, BI-58.729 orria, 1. Inskripzioa; bai eta Espainiako Bankuaren Banku eta Bankarien erregistroan ere, 2095 zenbakiarekin.

2) Pribatutasun-politika eta datu pertsonalen babeserako politika.

Orokorrean, Kutxabanken webgunea erabiltzen denean, erabiltzaileei ez zaie eskatzen aldez aurretik euren datuen berri ematea.
Hala ere, erabiltzaileak zerbitzu jakin batzuk behar baditu eta Kutxabanki bere datu pertsonalen berri ematen badio, sozietate honek datu horiek isilpean gordeko ditu, eta abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoa (aurrerantzean DBLO), eta bere garapen-araudia beteko ditu. Hartara, beharrezkoak diren neurri tekniko guztiak hartuko ditu eskatzen zaion segurtasun-maila mantentzeko.

3) Jabetza industriala eta intelektuala.

Kutxabanken webguneko eduki guztien titular bakarra Kutxabank da, edo beste hirugarren bat (kasu horretan Kutxabankek dauka horiek erabiltzeko lizentzia), eta Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren legeak babestuta daude, kontrakoa adierazten ez den bitartean. Hona hemen eduki horien zerrenda bat, azalpen hutsezko balioa duena: testuak, agiriak, argazkiak, marrazkiak, irudiak, ikonoak, irudikapen grafikoak, ikus-entzunezko edo audio edukiak, eta horien diseinu grafikoa eta iturburu-kodea, markak, izen komertzialak edo beste zeinu bereizgarri batzuk.
Horrenbestez, erabiltzaileak Kutxabankeko webguneari dagozkion jabetza intelektual eta industrialaren eskubide guztiak errespetatu beharko ditu aldi oro. Horren ondorioz, webgunerako sarbidea izateak ez die erabiltzaileei bertako edukien gaineko jabetza intelektual eta industrialerako eskubide edota titulartasunik ematen.
Hertsiki galarazita dago atal honetan aipatutako Kutxabankeko webguneko informazio edo edukiak edonola ere ustiatzea, kopiatzea, zabaltze, aldatzea, publikoki komunikatzea, lagatzea edo eraldatzea; baita bestelako hedapenak erabiltzea ere. Hau guzti hau, dagozkion titularrek, espresuki eta aurretik baimendu gabeko edozein euskarri eta bitartekoetan egiten bada ere hartuko da kontuan. Webgune honetako edukia erabiltzailearen terminalera baino ezin da deskargatu, betiere, erabilera pribaturako denean eta helburu komertzialik ez badago.
Aipatutako edozein eskubide ez betetzeak baldintza hauen edota Jabetza intelektual zein industrialeko legeen urratzea dakar. Era berean, hala badagokio, Kode penalak zigortutako delitua ere eragin dezake, eta Kutxabankek izango du arau-hauslea den erabiltzailearen kontra aritzeko dagozkion jarduera legalak ezartzeko aukera.

4) Debekaturiko erabilerak

Ezin da Kutxabanken webgunerako loturarik sortu hirugarrenen webguneetan, Kutxabankek aldez aurretik idatzizko baimenik eman ez badu. Halaber, ezin da Kutxabanken webgunea edo bere edukia irudikatu beste pertsona, enpresa edo erakunde baten frame edo marko, zeinu bereizgarri, marka edo sozietatearen izen edo izen komertzialen bidez.
Edozein kasutan, arauen barruan beste orrialde batzuetan Kutxabanken webgunera ezartzen diren loturek Kutxabanken webgunera sartzeko bidea emango dute, baina ez dute bere edukia edo itxura (osoa edo zati bat) irudikatuko, Kutxabanken logotipoa edo sozietatearen izena izan ezik (adierazgarritasun helburuekin beti ere).

5) Erantzukizunak.

Kutxabankek ez du ziurtatzen bere webguneko osagai eta informaziora etengabe sartzeko aukera, ez eta informazio edo eduki horiek behar bezala ikusi, deskargatu edo erabili ahal izango direla, bere kontrolpean ez dauden egoera edo faktoreengatik ekintza horiek ezinezkoak izan daitezkeelako edo eten zein zaildu daitezkeelako.
Ez dira Kutxabanken ardurapekoak hirugarrenen espazio edo webguneetan dauden informazio eta edukiak, Kutxabanken webgunean, bertara iristeko lotura, hiperlotura edo estekak egon arren. Hala berean, ez dira Kutxabanken ardurapekoak hirugarrenen espazio edo webguneetan dauden informazio eta edukiak, webgune horietan, Kutxabanken webgunera iristeko lotura, hiperlotura edo estekak egon arren. Ildo horretatik, Kutxabankek ez du batere ardurarik hirugarrenen webguneetan Kutxabanken irudiarekin edo bere zeinu bereizgarriekin aurkezten den informazio eta edukien gainean, Kutxabankek berak berariazko baimena eman duen kasuetan izan ezik. Hortaz, ez da Kutxabanken ardura, eta berak ezin du ziurtatu aipatu hirugarrenen espazio edo webgune horietako informazioaren edota bestelako edukien behar bezalako funtzionamendua, erabilgarritasuna, irisgarritasuna edo jarraikortasuna.
Hirugarren pertsona edo erakundeek Kutxabanken webgunearen bidez eman edo eskaintzen dituzten mota guztietako edukien, informazioaren edo produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik ez dauka Kutxabankek, pertsona edo erakunde horiek bere Talde ekonomiko berekoak badira ere. Halaber, batere ardurarik ez dauka, goian esandakoekin lotuta gertatu daitezkeen edozein motatako kalte eta galerengatik, ondoko arrazoi hauek direla medio: (a) erabiltzaileei informazioa ez ematea edo emandako informazioa egokia ez izatea, egiazkoa ez delako, zehatza ez delako edo osorik eman ez delako; (b) kontratuak edo kontratu aurreko harremanak ez betetzea, behar bezala ez betetzea edo epez kanpo betetzea; (c) informazioaren gizarteko zerbitzu-emaile izateagatik dagozkien betebeharrak ez betetzea; (d) kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak urratzea; (e) jabetza intelektual edo industrialarengatiko eskubideak urratzea; bidegabeko lehia edo legez kanpoko publizitate ekintzak garatzea; (f) norbere datuen babeserako eskubidea edota beste eskubide hauek urratzea: sekretu profesionalarena, norbere ohorea zaintzearena, norbere eta familiakoen pribatutasuna eta irudia babestearena; eta, (g) oro har, aplikagarri den edozein lege, ohitura edo jokabide-kode ez jarraitzea.
Kutxabankek ez du ardurarik hartuko inongo kalte, galera, erreklamazio edo gastuen gainean, baldin eta ondoko hauen ondorioz gertatu badira: (a) telekomunikazio-sare eta lineen gainkarga edo akatsen ondorioz edo Kutxabanken kontrolpean ez dauden beste edozein arrazoirengatik, sistema elektronikoaren funtzionamenduan gertatu daitezkeen interferentziak, etenaldiak, akatsak, hutsegiteak, telefono-matxurak, atzerapenak, blokeoak edo deskonexioak; (b) edozein motatako programa kaltegarriren bidez (birus informatikoak edo beste edozein) eta edozein komunikazio-bide erabilita ematen diren sarrera bidegabeak; (c) Kutxabanken webgunearen erabilera bidegabe edo desegokia; (d) nabigatzailearen funtzionamendu okerrarengatik edo eguneratu gabeko bertsioak erabiltzeagatik gertatzen diren segurtasun edo nabigazio-akatsak.
Halaber, arrazoia edozein dela ere, Kutxabankek ez du bere gain batere erantzukizunik hartuko zuzeneko edo zeharkako kalteengatik, sortutako kalteengatik edota lortu gabeko irabaziengatik.
Edozein kasutan, erabiltzaileak Lege-ohar honetan edo ezarri dakizkiokeen bestelako baldintza partikularretan zehaztutako betebeharrak ez betetzearen ondorioz Kutxabankek izan ditzakeen edozein motatako kalte eta galeren erantzulea Kutxabanken webguneko erabiltzailea izango da.

6) Argitalpenak.

Webgune honen bidez egiten diren argitalpenek ez dituzte, inolaz ere, kasuan kasuko komunikazio-kanal ofizialetatik egin behar diren argitalpenak ordezkatzen (esate baterako, ondoko hauek: Europar Batasunaren Egunkari Ofiziala, Estatuko Aldizkari Ofiziala, Autonomia Erkidegoetako aldizkari ofizialak, Probintzien aldizkariak, Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofiziala, zabalpen handiko egunkariak…)

7) Segurtasun-politika.

Webgunera sartzeak ez du Kutxabank behartzen webgunean birusik edo bestelako osagai informatiko kaltegarririk ez dagoela kontrolatzera. Erabiltzaileari dagokio programa informatiko kaltegarriak detektatu eta desaktibatzeko tresna egokiak izatea.
Kutxabank ez da bere webgunera sartzerakoan erabiltzaileen edo hirugarrenen tresna informatikoetan sortu daitezkeen kalteen erantzulea.

8) Cookien politika.

9) Aplikatuko den legeria eta jurisdikzioa.

Baldintza hauek espainiar legeriaren menpe daude, eta edonoiz berrikusi eta aldatu daitezke indarreko legerian egiten diren aldaketetara egokitzeko.
Webgunearen erabilerarekin sortu daitekeen edozein gatazka konpontzeko, erabiltzailea eta Kutxabank Bilboko epaitegien eskumen eta jurisdikziopean daudela beren-beregi onartzen dute, eta eduki dezaketen edozein foru orokor edo bereziri uko egiten diote.

Menú de pie de página

Cookien politika

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabilerraztasuna hobetzeko eta zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko. Saioarekin aurrera egiten baduzu, horien instalazioa onartzen duzula joko da. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookien Politika.