Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Babes osoa, Bizi Aseguruan dauden estaldurei beste batzuk gehitzen dizkiogulako.
Bizi Aseguruaren estaldurei gehitutakoak.
• Asegurudunaren eta haren ezkontide edo izatezko bikotearen bat-bateko heriotza.
- Aseguru-etxeak berme honetarako aseguratutako kapitala ordainduko du, edozein arrazoi dela medio izandako heriotzaren bermerako dagoen diru-kopuru bera (gehienez 150.000 €).
• Gaixotasun larriak.
- Asegurudunak edozergatik izandako Heriotzaren bermerako aseguratutako kapitalaren %50 jasoko du, eta 150.000 euroko gehieneko muga egongo da, baldin eta hurrengo gaixotasunetako baten diagnostikoa egin badiote: infartua, istripu kardiobaskularra, minbizia, giltzurrunetako gutxiegitasun kronikoa, organoen transplantea, arteria koronarioen kirurgia, paralisia, itsutasuna, erredura handiak, koma.
• Hileta-gastuetarako laguntza.
- Aseguruduna hildakoan, Aseguru-etxeak berme honen bidezko kapitala ordainduko du. Edozein arrazoi dela medio izandako heriotzaren bermerako aseguratutako kapitalaren %5 izango da (gehienez 3.600 €).
• Kontu eta kreditu-txarteletan zordundutakoa kitatzea.
Asegurudunaren heriotza edo erabateko ezintasun iraunkorra gertatzen bada, Kutxabanken bera titular duten kontu korronte, libreta edo kreditu-txarteletan izandako zorpetzeak kitatzea bermatzen du (gehienez 3.600 €).
Kutxabank Urrezko Bizi Asegurua, Kutxabank Vida y Pensiones SAU sozietatearen asegurua da. Kutxabankek Kutxabank Vida y Pensiones SAUren banku-aseguru operadore esklusiboa da, Kutxabank Aseguradora SAUrekin jarduteko baimena du eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Banatzaileen Administrazio Erregistroan inskribatuta dago OE0004 zenbakiarekin.